Kutsadura

Donostiako Udalak ohartarazi du airearen kalitatea txarra dela

Jakinarazi dutenez, airearen kalitate txarrak herritarrei eragin diezaieke, eta gomendatu dute ez egiteko energia asko eskatzen duen jarduerarik aire librean denbora askoan. Uste dute egoera asteburura arte luza daitekeela.

Zenbait herritar paseoan, Donostian, aste honetan. IDOIA ZABALETA / FOKU
2022ko urriaren 20a
17:02
Entzun

Donostiako Udalak ohartarazpena egin du: airearen kalitatea txarra da hirian. Azaldu dutenez, neurgailuek adierazi dute partikulen kontzentrazioa areagotu egin dela azken orduetan: «Hego haizeak, tenperatura igotzearekin batera, Sahara basamortuko partikulak dakartza esekita». Ordea, zehaztu dute ez dela ari Donostian bakarrik gertatzen, Iberiar penintsula osoan baizik. Uste dute egoerak bere horretan jarraituko duela asteburura arte bederen.

Azaldu dutenez, halaber, partikula kontzentrazio hori kaltegarria izan daiteke herritarrentzat, batik bat arrisku taldeetakoak direnentzat. Hori horrela, zenbait gomendio eman dituzte: aire librean denbora askoan ez egiteko energia asko eskatzen duen jarduerarik; arrisku taldeetako pertsonek aire libreko jarduera gutxiago egiteko; eta, partikula iturri nagusia trafikoa izanik, garraio publikoa lehenesteko eta autoa «beharrezkoa denean soilik» erabiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.