Altuna III.a 15-22 Peio Etxeberria

Peio Etxeberriak irabazi egin du Altuna III.aren aurka, eta finalerdietarako sailkatu da

Hasieratik hartu du aurrea nafarrak, eta sakeari esker eutsi dio aldeari. Lau eta erdian Altunari irabazi dion hirugarren aldia da.

Altuna III.a eta Peio Etxeberria, gaur, Donostiako Atano pilotalekuan. ANDONI CANELLADA / FOKU
2022ko urriaren 23a
19:17
Entzun

Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan da Peio Etxeberria, bigarren aldiz. Eta multzoburu gisa, gainera. Handia egin du gaur Donostian: faborito zen Altuna III.ari irabazi dio (15-22). Amezketarrak Dario Gomezen aurkako partidan lortu beharko du txartela.

Sakez min handia egin dio Etxeberriak Altunari, hasieran batez ere (0-5). Normalean baino gehiagotan huts egin du gipuzkoarrak —11 pilota galdu ditu—, eta tanto ederrak ere egin ditu, baina sendotasuna falta izan zaio. Aurkakoa, berriz, nafarrari.

Altuna III.ak eta Peio Etxeberriak hirutan jokatu dute elkarren aurka lau eta erdian, eta hiruretan nagusitu da nafarra: iaz, 22-18 irabazi zion final-laurdenetako ligaxkako bigarren partidan; eta aurten, 22-15 irabazi zion sanferminetako lau eta erdikoaren final-laurdenetan. Egun horretan aritu zen berriz Altuna III.a, ezker eskuko hatz bateko lesio batengatik hilabete eta erdiz jokatu ezinik egon ostean.

A multzoko bigarren sailkatua datorren asteburuan erabakiko da. Altuna III.ak Peña II.ari irabazi zion estreinan, baina garaipen hori baliorik gabe geratu da, Baikokoak ez baitu gehiago jokatuko. Dariok, berriz, galdu egin zuen Etxeberriaren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.