Ume bati 'Hazia' izena jartzea galarazi duen epaileak bertze bati 'Ilargi' izena jartzea debekatu du

Bikote arabar batek adierazi du epaileak ez diela utzi semeari 'Ilargi' jartzen, «nesken» izena dela argudiatuz

Gasteizko Justizia Jauregia. JUANAN RUIZ / FOKU
Isabel Jaurena.
2022ko azaroaren 4a
16:06
Entzun

Arabako bikote batek atzo jakinarazi zuen ez dela lehenbiziko aldia Gasteizko epaileak ume bati izen bat aldatzen diona. EITBri adierazi ziotenez, semeari Ilargi izena jarri nahi zioten, baina epaileak ez zuen onartu eta Jon izena jarri zion. Epailearen arabera, Ilargi izena «neskena» da; hortaz, bikoteak ezin zuen semea horrela deitu. Familiak Auzitegi Gorenera jo zuen, eta erantzunaren zain dago.

Aste honetan jakin da bikote batek bere umeari Hazia izena jarri nahi ziola, baina Gasteizko epaile batek ez die utzi. Arrazoi hauek erabili zituen: bertze inork ez du izen hori, substantibo bat da eta izenak esperma adiera du. Albisteak gurasoak eta Euskaltzaindia bera harritu zituen, zeinak atzo adierazi zuen familiarentzat txosten bat egiteko prest dagoela, «izen horrekin lotutako auzia bideratzeko».

Horrez gain, Euskaltzaindiak erran zuen noizbehinka horrelakoak gertatzen direla. Ohikoena da, eta aipatutako kasuetako batean gertatu da, izenari atxikitako generoarekin sortzea arazoak. Hala, Euskaltzaindiak 2018. urtean Espainiako Justizia Ministerioari eskatu zion kasu horietan «malgutasunez» jokatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.