Istripua

Gizon bat hil da Zornotzan, trenak harrapatuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, trenbide pasagunean gertatu da ezbeharra.

arantxa iraola
2022ko azaroaren 8a
14:30
Entzun

Lagun bat hil da gaur Zornotzan (Bizkaia), trenak harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako xehetasunen arabera, trenak trenbide pasagunean harrapatu du gizonezkoa, eta hil egin da.

Antzeko heriotza bat izan zen urriaren 12an Anoetan (Gipuzkoa), Renferen geltokian. 18 urteko gazte bat hil zen ordu hartan, trenbidea zeharkatzen ari zela. Ikerketen lehen zantzuen arabera, ez zen ohartu trena bazetorrela, eta horregatik harrapatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.