Ezbeharra

Emakume bat hil da Caparroson traktore batek harrapatuta

15:20an jazo da ezbeharra, N-121 errepideko biribilgunean. Istripua gertatu den unean bertan hil da emakumea.

N-121 errepideko biribilgunea. GOOGLE MAPS
Julen Otaegi Leonet.
2022ko azaroaren 10a
16:24
Entzun

Emakume bat hil da Caparroson (Nafarroa) traktore batek harrapatuta. 15:20 aldera gertatu da ezbeharra, N-121 errepideko biribilgunean. Galtzadan zen emakumea, eta bertan harrapatu du Tuterarantz zihoan traktore batek. Ibilgailuaren atoia irauli egin da.

Osasun zerbitzuak eta Nafarroako Polizia Forala hara joan dira, baina ezin izan dute emakumea salbatu; istripua gertatu den unean hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.