Milaka lagun batu dira Bilbon EH Bilduk deitutako manifestaziora

Abante! Euskal Olatua geldiezina goiburua hartuta manifestazioa egin dute. 17:30ean abiatu da Bilboko Casilla plazatik, eta udaletxean amaitu da. Euskal olatua geldiezina zioen pankartaren atzean koalizio subiranistaren ordezkaritza zabala egon da, bai eta nazioarteko hainbat ordezkari ere.

EH Bilduren manifestazioa, gaur, Bilbon.
Edurne Begiristain.
2022ko azaroaren 12a
18:47
Entzun

Euskal Herriak bizi duen «krisialdiari» aurre egiteko «olatu herritarra» altxatu du gaur arratsaldean EH Bilduk Bilboko kaleetan. Abante! Euskal Olatua Geldiezina leloa hartuta, milaka lagunek bat egin dute koalizioak deitutako manifestazioarekin. Koalizioak emandako datuen arabera, 40.000 lagunetik gora bildu dira. 17:30ean abiatu da Bilboko Casilla plazatik, eta udaletxe ondoan amaitu da.

Euskal olatua geldiezina zioen pankartaren atzean koalizio subiranistaren ordezkaritza zabala egon da: Mertxe Aizpurua, Juan Karlos Izagirre, Bakartxo Ruiz, Iker Casanova, Maria del Rio, Laura Aznal, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Rocio Vitero, Unai Urruzuno, Joseba Asiron eta Eva Lopez de Arroiabe. Manifestazioarekin bat egin dute nazioarteko hainbat ordezkarik ere, besteak beste, ERC, CUP. BNG. Ahora Canarias, Mes por Menorca, Mes por Mallorca, Andecha Asture, Puyalon eta ER-PVk.

Haiekin batera, Euskal Herri osotik milaka lagun batu dira manifestaziora. Antolatzaileen arabera, 60 autobus inguru iritsi dira Bilbora Euskal Herriko txoko ugaritatik.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak hitza hartu du manifestazioaren amaieran, udaletxe parean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.