LAN ISTRIPUAK

Langile bat hil da Donezteben, N-121-A errepideko lanetan istripu bat izan ostean

'Noticias de Navarra' hedabideak argitaratu duenaren arabera, 13:24an izan da istripua, errepidea asfaltatzen ari zirela.

N-121 errepidea, artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko azaroaren 16a
14:58
Entzun

Behargin batek bizia galdu du gaur Donezteben (Nafarroa), N-121-A errepideko asfaltatze lanetan zebilela. Antza, 13:24an makina zanpatzaile batek harrapatu du langilea, errepidearen 49. kilometroan, eta hil egin da. Foruzaingoak ikerketa bat abiatu du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Langileak 42 urte zituen, eta Barañaingoa (Nafarroa) zen. Istripua N-121-A errepideko 49. kilometroan izan da, Doneztebe eta Sunbilla artean dagoen La Kontxa zerbitzugunetik gertu. Eskualdeko zerbitzu medikoak, suhiltzaileak eta Foruzaingoa gerturatu dira, baina haiek iristerako hilda zegoen gizona, istripuaren unean bertan galdu baitu bizia. Obenasa Nafarroako Obra Berezietarako enpresa ari da lan horiek egiten.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, 67 lagunek galdu dute bizia aurten lanean Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.