Albistea entzun

Euskaraldia

Kutxabank Euskaraldiarekin

Euskaraldian parte hartzeaz gain, Kutxabankek euskararen alde lan egiten du urte osoan. Egunerokoan, bezeroek nahiz langileek bermatua dute euskaraz jarduteko aukera.

Euskaraldian, Kutxabanken kutxazainetan egongo den irudia.
Euskaraldian, Kutxabanken kutxazainetan egongo den irudia. KUTXABANK

Aurtengo Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko ariketa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den arren, maiatzean hasi zen Kutxabanken ibilbidea. Izan ere, entitateek hilabete horretan izena eman zuten eta Kutxabankek, euskararen erabileraren aldeko konpromisoaren erakusgarri, ez zuen zalantzarik izan izena emateko.

Hortik aurrera, 2022ko Euskaraldiaren lehen taupadak hasi ziren Kutxabanken. Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldietan parte hartzea egokitu zitzaion lehenik. Donostian izan zen aurkezpen ekitaldian, Birjiña Arzallus izan zen, Donostialdeko eskualde arduraduna. Eta herrietako batzordeek egin zituzten aurkezpen ekitaldietan, berriz, bulegoetako arduradunek hartu zuten parte.

Uztailean, Euskaltzaindiaren egoitzan, finantza etxeek Euskaraldiarekin bat egiteko ekitaldia egin zuten, eta han egon zen Jaione Lamy Kutxabanken Banka Instituzionaleko zuzendaria, bankuaren konpromisoa azaltzeko. Bertan parte hartu zutenek erronka berriei aurre egiteko konpromisoa azaldu zuten, bakoitzaren erakundeen baitan lehenik, ariguneen berritze eta identifikazio lanak abiatzeko, eta aurrerago, norbanakoen izen ematea sustatu eta Euskaraldia behar bezala egin ahal izateko.

Lankideek Intraneteko albistegiaren bidez izan dute emandako pauso horien guztien berri, eta udako hilabeteak pasata ekin zitzaien Kutxabanken ariguneen berritze eta identifikazio lanei, iraila abiatzearekin batera; eta hilaren amaieran, berriz, ariguneetan parte hartuko ez duten norbanakoen izen ematea sustatzeko lanei.

Hilabete hauetan kanpora begira ere konpromisoa erakusteko lanean jardun du Kutxabankek, ariketak dirauen bitartean, bulegoetako erakusleihoetako publizitatea eta kutxazainetan, webguneetan eta sare sozialetan jarriko diren euskarriak prestatzen. Izan ere, euskal gizartean gertatzen ari den ariketarekiko konplizitatea azaldu nahi du, euskararen biziberritzerako aurrerapausoak elkarlanean emateko.

Lankideak, bezeroak eta herritarrak ere parte hartzera animatzeko egindako lan hori guztia azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte azaleratuko da Kutxabanken.

Euskararen aldeko apustua

Euskaraldiaz gain, Kutxabankek Euskararen aldeko lana egiten du urte osoan. Egunerokoan, bezeroek bezala langileek ere, hizkuntza hobetsia hautatzeko aukera tarteko, euskaraz jarduteko aukera bermatuta dute, goizero, lanpostura euskaraz konektatzeko aukerari esker, eta, ondorioz, lan egiteko tresna gehienak euskaraz erabil ditzakete.

Intraneta, eguneroko oinarrizko tresna eta barne albisteak argitaratzen dituen kanala, bi hizkuntzatan garatuta dago. Intranetean, gainera, Kutxabankek bulegoak dituen lurraldeetako hizkuntza ofizialen zein nazioarteko hizkuntzen egunak gogoratzeko albisteak eta erreportajeak argitaratzen dira, entitateak hizkuntzekiko duen sentsibilitatearen erakusgarri.

Langileek haiei eskainitako trebakuntzako ikastaro ugari euskaraz egiteko aukera dute, eta 2022an, gainera, Hizkuntza Politika Ikastaroa eskaini zaie langile guztiei, etxe barruko arauak ezagutu eta nola jokatu ikasteko.

Bezeroei begira, publizitatea, kanal eta ordainbide guztiak, zerbitzu-kontratuak, eta komunikazioak, orokorrean, bezeroak berak hobetsitako hizkuntza garatu eta eskaintzeko aukera dute eta horren inguruan etengabeko hobekuntza lanak egiten ditu entitateak.

Egunerokoaz gain, urtebete da urrian Kutxabankek akordioa sinatu zuela Uemarekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea), 44 udalerritako alkateekin eta beste erakunde batzuekin batera, finantzen arloan euskararen erabilera sustatzeko.

Eduardo Ruiz de Gordejuela, Kutxabankeko Xehekako Negozioaren zuzendaria izan zen ordezkaria Uemarekin sinatutako akordio berrian. Akordio horren helburua bezeroek finantza-erakundeekin dituzten harremanetan euskararen erabilera areagotzea da, betiere haien hizkuntza eskubideak bermatuz.

Eduardo Ruiz de Gordejuelak bere hitzaldian azpimarratu zuenez, «Kutxabank, bere sorreratik, bezeroentzako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lanean ari da, eta gure ustez, zerbitzua euskaraz emateak zerbitzuaren kalitate maila gorenera eraman gaitzake». Gainera, azaldu zuen akordio hori ez dela aurrekoaren jarraipena, eraginkortasunean irabazteko garapena baizik. «Uemarekiko akordioak hizkuntza kudeaketako prozesuetan trakzio lana sortzen du, hobeak izatea eta neurri zehatzak martxan jartzea eskatzen digu, eta horrek eragin positibo ukaezina du zerbitzuaren kalitatean». Era berean, Eduardok adierazi zuen Kutxabanken helburua dela «arreta berezia jartzea eguneroko gauza txikietan, hala nola, bezeroei egin beharreko lehen agurrean, bulegoko kideen arteko elkarrizketetan eta online bankaren eta kutxazainen euskarazko erabileran».

Eduardok berak ere 2022ko martxoan euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza hitzarmena berritu zuen. Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan egin zen ekitaldian, Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburua, eta hitzarmenera atxikitako beste bost finantza erakundeetako ordezkariak izan ziren.

Hitzarmenak jarraipena ematen dio 2007an lehengo aurrezki kutxek Eusko Jaurlaritzarekin lehenengoz sinatutako hitzarmenari, eta Kutxabankek 2015ean finantza entitate gehiagorekin berretsitakoari. Hitzarmenean lankidetza esparrua ezartzen da eta bezeroarekiko ahozko, idatzizko eta telematikako harreman guztietan euskarazko arreta bermatzeko konpromisoa jasotzen da.

Uemarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin eguneratu dituen hitzarmenaz gain, Kutxabankek lankidetzan dihardu euskararen inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin.

Lan asko egin da eta proiektu eta konpromiso asko daude martxan, dudarik gabe oraindik erronkak dauzka Kutxabankek eta ilusioz aurre egiten die.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.kutxabank.com

Albiste gehiago

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleak. ©NURIA GONZALEZ

Euskararekin bidea egiten

EHU unibertsitatea

Euskal Herriko Unibertsitateak euskararekiko konpromisoa berritu du aurrerapen berrien bidez.

Harixa programa barruko hitzarmena sinatu duten entitateetako ordezkariak. ©BERGARAKO UDALA

Euskara lan munduan sustatzen

Bergarako Udala

Bergarako 38 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute, Harixa programako hitzarmena sinatuta.

Aitzol Perez de San Roman Uria eta Aitziber Arnaiz Garmendia. ©OIARTZUNGO UDALA

«Hitanoa indartuz, tokiko euskalkia eta euskara bera indartuko ditugu»

Oiartzungo udala

Oiartzunen, Euskaraldiarekin batera, Hikaldia ere egiten ari dira aurten, hitanoa sustatzeko eta indartzeko asmoz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Kutxabank

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.