Jaiak

San Tomas egunean Plaza Barriko postuak lekualdatuko dituztela salatu dute baserritarrek

Bilboko Udalak ostalaritza «lehenetsi» duela eta baserritarrak «baztertu» dituela salatu du Enba sindikatuak.

San Tomas eguna, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko abenduaren 1a
16:44
Entzun

Hiru urte dira San Tomas jaia behar bezala ez dutela ospatu Bilbon, eta aurten bai, bueltan izango dira urteroko postuak eta taloak. Baserritarrek, ordea, danbatekoa hartu dute: abenduaren 21eko azoka ez da ohi bezala itzuliko. Plaza Barrian eta Areatzan izaten dira baserritarrak, dozenaka postutan, baina aurten ez da hala izango. Bilboko Udalak Plaza Barria postuz hustea erabaki du, Enba sindikatuak jakinarazi duenez. Horiek horrela, Areatzan bilduko dira postu guztiak. Nekazarien sindikatuak salatu du udalak ostalaritza «lehenetsi» duela, eta baserritarrak «baztertu». Dena dela, Bilboko Udala, Enba eta BBK gaur bilduko dira, akordio bat egiteko xedez.

Bilboko Udalaren erabakiak «kritikoki» eragingo dio hainbat ekoizlek parte hartu ahal izateari, Enbaren hitzetan. San Tomas eguneko azoka «baserritarren azoka da, elikagaiak ezagutarazteko eta etxeko despentsa betetzeko eguna. Parranda egun bat baino askoz gehiago da», gehitu du sindikatuak.

Txosnak ere lekuz aldatuko dira Bizkaiko hiriburuan: aurten, Arriaga antzokiko atzeko plazan eta Erripako kaian —itsasadarren bestaldean— jarriko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.