Espainiako Kopa

Alaves Valladoliden aurka Espainiako Kopako final-hamaseirenetan

Hamasei partida jokatuko dituzte urtarrilaren 3tik 5era. Athleticek Eldense izango du aurkari; Osasuna Tarragonaren aurka arituko da; eta Reala, Logroñesen kontra.

Osasunaren bigarren kanporaketako partida. EFE
Julen Otaegi Leonet.
2022ko abenduaren 23a
13:22
Entzun

Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa egin dute eguerdian. 32 talde, hamasei partida guztira. Bigarren fasean sailkatu diren 28 taldeen eta Espainiako Superkopako lau taldeen (Bartzelona, Betis, Real Madril eta Valentzia) izenak ziren zozketa ontzian. Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean jokatuko dituzte hirugarren faseko partidak.

Lehen eta bigarren RFEF mailan, Espainiako bigarren mailan eta lehen mailan diren taldeak izan dira zozketak. Partida bakoitza maila apaleneko taldearen etxean jokatuko da; maila bereko taldeen artean, zozketan lehen atera denarenean (ezkerrean diren taldeak). Hona hemen Espainiako Kopako final-hamaseirenetan jokatuko diren partidak:

Eivissa Illes Pitiuses - Betis
CP Cacereño - Real Madril
Intercity - Bartzelona
La Nucia - Valentzia
Logroñes – Reala
Eldense - Athletic
Pontevedra - Mallorca
Tarragona - Osasuna
Linares - Sevilla
Ceuta - Elche
Alaves - Valladolid
Levante - Getafe
Real Oviedo - Atletico Madril
Cartagena - Villarreal
Sporting Gijon - Rayo Vallecano
Espanyol - Celta

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.