Hilketa

Espetxeratu egin dute Donostian gazte bat hiltzea egotzita atxilotuetako bat

Beste bi atxilotuak aske utzi ditu epaileak. 24 urteko mutil hernaniar bat hil zuten abenduaren 25ean. Elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, hilketa arbuiatzeko.

Ertzaintza Donostiako Okendo plazan, hilketa izan zen lekuan. JON URBE / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko abenduaren 28a
21:27
Entzun

Gaur bertan deklaratu dute Donostian 24 urteko gazte hernaniar bat hiltzea egotzita atxilotutako hirurek. Berez atzo deklaratu behar zuten, baina, atxilotu baten abokatuaren eskaeraz, gaur arte atzeratu zieten epailearen aurrean jartzeko unea. Atxilotuetako bat espetxeratzea erabaki du epaileak; hain zuzen, igandean bertan, hilketaren egunean, bere burua Antiguako komisarian entregatu zuena. Hilketagatik atxilotutako beste biak, 28 urteko emakume bat eta 26ko gizon bat, aske utzi ditu epaileak.

Poliziak 06:20 aldera izan zuen erasoaren berri, eta Okendo plazan aurkitu zuen Hernaniko mutila, Victoria Cafe diskotekatik gertu. Sastakadak zituen lepoan eta gorputzaren beste zenbait ataletan. Larrialdi zerbitzuak saiatu ziren hura suspertzen, baina ez zuten lortu.

Donostiako Udalak deituta, elkarretaratze isila egin zuten atzo eguerdian gazte hernaniarraren hilketa salatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko. Hernaniko Udalak bat egin zuen agerraldiarekin, eta bertan izan dira udal ordezkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.