Reala

Roberto Olabek 2026ra arte berritu du kontratua Realarekin

Denboraldi honen amaierara arte zeukan kontratua talde txuri-urdinarekin. Imanol Alguacilen eta Roberto Olaberen kontratuen berritzeekin Realak proiektuaren bi zutabe nagusiak ziurtatu ditu.

Roberto Olabe eta Jokin Aperribai Anoetan. REALA
Beñat Mujika Telleria.
2023ko urtarrilaren 12a
19:44
Entzun

Roberto Olabek 2026ra arte luzatu du Realarekin zeukan kontratua. Txuri-urdinen futbol zuzendariak denboraldi honen amaierara arte zeukan kontratua Realarekin, eta beste hiru urterako berritu du. Imanol Alguacilen eta Roberto Olaberen kontratuen berritzeekin Realak proiektuaren bi zutabe nagusiak ziurtatu ditu.

Olabe 2018ko apirilean iritsi zen Realara. Olabe Futbol Zuzendaritzan dela, txuri-urdinak hiru aldiz sailkatu dira Europa Ligan jokatzeko, eta 2020an Espainiako Kopa irabazi zuen. Aurrez ere aritu zen Gipuzkoako taldean, 2002tik 2005era hain zuzen ere. Hark fitxatu zuen Raynald Denoueix, eta hura entrenatzaile zela gelditu zen Reala ligako txapeldunorde 2003an.

Gaur egun ligako proiektu sendoetako bat da Realarena. Imanolen taldea hirugarren dago ligako sailkapenean, eta Europa ligako eta Espainiako Kopako final-zortzirenak jokatuko ditu. Bestalde, haren eskutik iritsi zen Natalia Arroyo Realera, eta sasoi honetan Txapeldunen Ligako atarikoa jokatu zuen Realak historian lehen aldiz. Realaren bigarren taldea ere Bigarren Mailara igo zen duela bi urte, Olabe kirol zuzendari zela.

Gaur arratsaldean eman du Realak Olaberen kontratuaren berritzearen berri, eta bihar egingo dute prentsaurrekoa Anoetan Olabek berak eta Jokin Aperribai presidenteak (17:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.