Istripuak

Oinezko bat hil da Asparrenean, kamioi batek harrapatuta

Gidariak ihes egin du istripua gertatu ostean. Ertzaintzak harrapatu duenean, positibo eman du alkoholemia proban.

Ertzaintzaren kontrol bat, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
2023ko urtarrilaren 15a
12:05
Entzun

Oinez zebilen gizonezko bat hil da gaur goizean A-1 errepidean, Asparrena (Araba) parean, kamioi batek harrapatuta. Hasiera batean ihes egin du ibilgailuaren gidariak, baina gutxi geroago atxilotu du Ertzaintzak. Jakinarazi dutenez, positibo eman du alkoholemia proban; Poliziaren arabera, «begi bistakoa zen mozkorra zegoela», eta «baimendu baino askoz ere alkohol gehiago» zuen odolean. Ondorioz, atxilotu egin dute zuhurtziagabekeriazko hilketagatik eta sorospen eginbeharra ez betetzeagatik.

Hildakoa errepide ertzean zebilen oinez; Ertzaintza ikertzen ari da zergatik. Ezbeharra 00:30 eta 01:00 artean gertatu da, eta errepidea itxi egin du Poliziak. Istripua gertatu den lekura iritsitakoan, biktima eta kamioiaren zati batzuk topatu dituzte.

Gidaria handik 30 kilometrora atxilotu dute. 54 urteko gizonezko bat da. Kamioiari foku bat falta zitzaiolako eta odol arrastoak zituelako geldiarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.