Elx 1-1 Osasuna

Osasunak berdindu egin du Elxen

Lehen zatian hobeak izan dira gorriak, baina bigarren zatian joera aldatu du Elxek, eta gehiago estutu du azken minutuetan. Osasunak zazpigarren postuan jarraitzen du sailkapenean.

Chimy Avila baloiarekin, gaur, Elxen. ANA ESCOBAR / EFE
2023ko urtarrilaren 22a
19:06
Entzun

Puntu gazi-gozoa poltsikoratu du Osasunak Elxen (Herrialde Katalanak). Osasuna denboraldi bikaina egiten ari da, eta bete-betean dabil Europan jokatzeko modua ematen duten postuetan sartzeko lehian. Elx, berriz, azken postuan dago, eta mailari eusteko mirari bat beharko duela dirudi: gaurkoarekin, sei puntu soilik dituzte. Zelaian, ordea,Osasunak ez du erakutsi halako diferentzia dagoenik (1-1).

Lehen zatian, bai. Errege Kopan Betisen aurka lortutako garaipen handiak hauspotuta edo —egun hartako hamaikakoarekin alderatuta bederatzi aldaketa egin ditu Jagoba Arrasatek—, indartsu zelairatu da taldea, eta azkar jaso du saria: 20. minutuan, Chimy Avilak sareetara bidali du Kike Barjaren erdiraketa bat, buruz. Ez hori bakarrik: gol aukera gehiegi sortu ez dituzten arren, jokoan ere nagusi izan dira gorriak.

Atsedenaldiak, ordea, etxekoei egin die mesede. Zelairatu eta berehala izan du lehen aukera Lucas Boyek, eta jarraian iritsi dira gehiago ere. Elxek atzean sartu du Osasuna, eta Carmonak merezita lortu du gola 66. minutuan. Azkenean, etxekoek gertuago izan dute garaipena bisitariek baino. Horrelakoa da futbola.

Sailkapen nagusian zazpigarren postuan dago oraindik Osasuna, 28 punturekin.

Elx: Edgar; Palacios, Enzo Roco, Bigas; Mascarell, Gumbau, Carmona (Tete Morente, 87'), Blanco (Clerc, 68'); Pere Milla (Raul Guti, 79'), Fidel (Ponce, 68') eta Lucas Boye (Roger, 86').

Osasuna: Aitor; Moreno, Aridane, David Garcia, Manu Sanchez; Ibañez (Moncayola, 64'), Moi Gomez (Aimar Oroz, 56'), Brasanac; Chimy Avila (Ruben Garcia, 64'), Kike Barja (Abde, 73') eta Budimir (Kike Garcia, 73').

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.