Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, adingabe bati eraso egiteagatik

Asteburuan, beste gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari eraso egin eta hura leihotik botatzen saiatzeagatik.

Bortxaketa baten kontrako elkarretaratzea Iruñean, artxiboko irudia. IñIGO URIZ/ FOKU
2023ko urtarrilaren 23a
16:29
Entzun

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du 12 urteko neska bati eraso egiteagatik. Arrotxapea auzoko etxe batean gertatu zen erasoa, igande goizaldean. Gertatutakoaren berri izan bezain pronto, Polizia etxebizitzara joan zen, eta erasotzailea atxilotu zuen. Gaur geldituko da epailearen esku.

Gasteizen, berriz, 59 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean. Emazteari eraso egin zion, eta, jarraian, emakumea leihotik botatzen saiatu zen. Biktimak etxetik ihes egitea lortu zuen, eta Poliziak etxeko atarian topatu zuen. Erasotzailea etxean bertan atxilotu zuten, eta urruntze agindua jarri diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.