Ezbeharra

Gizon bat hil da Durangoko tren geltokian, trenbidera erorita

Nasatik erori da 54 urteko gizona, eta buruan hartu duen kolpearen ondorioz hil da.

Euskotrenen geltoki bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
2023ko otsailaren 5a
15:17
Entzun

Gizon bat hil da gaur Durangoko (Bizkaia) tren geltokian, trenbidera erorita. Nasatik erori eta buruan hartu duen kolpearen ondorioz hil da, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 03:50ean gertatu da istripua.

Larrialdi zerbitzuak saiatu dira gizona bere onera ekartzen, baina ez dute lortu. Ezbehar hori dela eta, Euskotrenen Bilbo-Donostia lineako zerbitzua etenda egon da 07:00ak arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.