Gasteizen labanaz izandako erasoa «erabat» gaitzetsi du Urtaranek, eta halakoak eragozteko neurriak proposatu

Labanak edo antzeko armak eramateagatik jarritako zigorrak gogortzeko eskatu du, eta diskoteketan metal detektagailuak erabiltzeko

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. RAUL BOGAJO / FOKU
iraia vieira gil
2023ko otsailaren 6a
16:11
Entzun

Igandean Gasteizen labanaz eraso bat izan zela eta, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak proposamen bat egin du: arma horiek eramateagatik ezarritako zigorrak zorroztea, eta diskoteketako sarreretan metal detektagailuen erabilera baimentzea. Era berean, igandeko indarkeria ekintza «erabat» gaitzesten duela berretsi du, eta babesa agertu die hiru biktimei, «lehenbailehen eta ondo senda daitezen».

Urtaranek berak adierazi duenez, gertatutakoa ez da kasu bakan bat: «nahi baino maizago gertatzen diren egoerak» direla salatu du. Gasteizen edo Euskal Herrian ez ezik, Espainian ere ugaritzen ari dira labanaz egindako erasoak, eta, ondorioz, orain da, Urtaranen ustetan, neurriak hartzeko garaia. «Hausnartzeko sasoia da; administrazio eskudunek kontuan hartu behar dute zer neurri ezar daitezkeen».

Euskal Udalen Elkarteak aste honetan duen bileran landu beharreko gaia izan daitekeela esan du Gasteizko alkateak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.