Vila-Real 2-0 Reala

Porrot mingarria Realarentzat Vila-Realen aurka

Gol aukera onak izan dituzte txuri-urdinek, baina azken hamabost minutuetan bi gol sartu dituzte etxekoek. Parejo eta Jackson izan dira golegileak.  

Chukwueze eta Aihen, gaur, Vila-Realen (Herrialde Katalanak). DOMENECH CASTELLO / EFE
2023ko apirilaren 2a
21:00
Entzun

Olatu ona harrapatu ezinda dabil oraindik ere Reala. Ligako azken partida irabazi egin zuen etxean (Elxen aurka, 2-0), baina gaur huts egin du aurkari zuzen baten aurka. Txuri-urdinek ez dute partida txarra jokatu, baina azken minutuetan Vila-Real izan da bi gol sartu dituena.

Lehen zatian etxekoak hobeak izan dira. Sorlothek izan ditu gol aukera pare bat, baina argienak Yeremi Pinok eta Moralesek izan dituzte etxekoentzat. Yeremiren jaurtiketak zutoinean jo du 19. minutuan.

Bigarren zatia, ordea, erabat bestelakoa izan da. Minutu distiratsuak izan ditu Realak: lehenik Zubimendik, ondoren Kubok eta azkenik Merinok, aukera argiak izan dituzte. Aukerek, ordea, ez dituzte puntuak ematen. 75. minutuan Chukwuezek jokaldi zoragarria egin du area ertzean, eta penalti argia egin dio Zubimendik. Parejok bidali du sareetara.

Jacksonek 80. minutuan amaitu du partida, Braisen hutsegite bat baliatuta.

Sailkapen nagusian laugarren dirau Realak. 51 ditu Atletico Madrilek, eta 45 Betisek. Biek neurketa bat gutxiago dute jokatuta.

Vila-Real: Reina; Foyth, Mandi, Torres (Cuenca, 85. min), Pedraza (Moreno, 73. min); Parejo, Terrats (Jackson, 63. min), Baena (Trigueros, 85. min); Chukwueze, Pino eta Morales (Lo Celso, 63. min).

Reala: Remiro; Gorosabel (Sola, 84. min), Zubeldia, Le Normand, Aihen; Zubimendi, Brais, Merino (Illarra, 85. min), Silva (Barrene, 71. min); Kubo (Oiartzabal, 70. min) eta Sorloth (Cho, 70. min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.