Oraindik ez dute nehor atxilotu Baionan hil duten gaztearen hilketagatik

Larunbat arratsaldean gertatu zen hilketa, Baionako Sainte-Croix auzoan. Zenbait hedabidek droga trafikoarekin lotu dute hilketa.

Baionako Sainte-Croix auzoa, artxiboko argazkian. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko urriaren 16a
11:23
Entzun

Gizon gazte bat tiroz hil zuten Baionan larunbat arratsaldean, Sainte-Croix auzoan. Hilketa 17:00etan gertatu zen: karrikan zegoelarik, hainbat aldiz tiro egin zioten. Gazteak 27 urte zituen, eta auzo horretan bizi zen. Frantziako Polizia haren hiltzailearen bila ari da, baina, oraingoz, ez dute nehor atxilotu. Baionako Jerome Bourrier fiskalak ikerketa bat abiatu du hilketagatik. Fiskalak BERRIAri goiz honetan erran dionez, ez dute elementu berririk ikerketari dagokionez.

Zenbait hedabidek azaldu dutenez, gertaerak droga trafikoarekin du zerikusia. Jerome Bourrier fiskala eta Baionako auzapez Jean Rene Etxegarai hilketa gertatuta Sainte-Croix auzora bertaratu ziren, baina ez zuten informazio gehiagorik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.