Zapaterok Malagan mitinean zela jakin du albistea

2008ko martxoaren 7a
16:05
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) Espainiako Gobernuko presidenteak Malagan mitina bukatu berri zuela jakin du albistea -Manuel Chaves Andaluziako presidenteak aipatu dio, belarrira-, eta utzi egin du hauteskunde kanpainako agerraldia. Hegazkina hartu eta Madrilera joan da.

Gaur 17:00etan hitz egingo du Zapaterok komunikabideen aurrean. Aurretik, Carrascoren sendiarekin eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin hitz egin nahi duela aipatu dute Gobernuko iturriek.

Alderdiek kanpaina bertan behera utzi dute, euren artean hitz egin ostean.

Espainiako Kongresuko alderdiek 19:00etan bilera egingo dute, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.