ERREAKZIOAK/ALDERDI ABERTZALEAK

2008ko martxoaren 9a
23:35
Entzun
PSOEri laguntzeko prest agertu da EAJ

“Bipolarizazio basatiaren eragin negatiboak jasan arren, EAJk jakin izan du tamainan aritzen”, esan du Josu Erkoreka Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak. Nahiz eta 2004ko hauteskundetan baino diputatu bat gutxiago lortu duen EAJk, talde parlamentario propioa eduki ahal izango dutela nabarmendu du. PSOEkizan dela garaile nagusia aitortu du, eta EAJ alderdi harekin “leialtasunez” kolaboratzeko prest dagoela esan du, bai marko politikoari dagozkion gaietan eta bai bake prozesuan. Beren ikuspegia azalduko dietela gaineratu du. “Gaur hasi den etapa berria itxaropenez hartu dugu”, azaldu du Erkorekak.

Beitialarrangoitia: “Abstentzioren bidez Euskal Herriak ezetz esan dio Estatu faxistari”

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea (EAE-ANV) pozik agertu da Euskal Herrian izandako abstentzioarekin. “Sekula baino altuagoa eta aktiboagoa izan da”, adierazi du Hernaniko plazan Hautetsi Independentistek egindako agerraldian. Horren bidez “Euskal Herriari eta subiranotasunari baietz” esaten zaio Beitialarrangoitiaren aburuz, “ezetz, berriz, Estatu faxistari, Espainiako konstituzioari eta salbuespen egoerari”.Halaber,pozarren agertu da EH Bai koalizioak Ipar Euskal Herriko kantonamendu hauteskundeetanemaitza onak lortu dituelako (ia bikoiztu egin ditu aurrekoak).

"Emaitza txarrak" izan dituztela onartu du Ziarretak, eta atentatua eta abstentzioa egin ditu arduradun

Eusko Alkartasuneko presidente Unai Ziarretaren hitzetan, bere alderdiak lortu dituen “emaitza txarrak” ostiraleko atentatuaren eta ezker abertzaleak bultzatutako abstentzioaren ondorio izan dira. EAk duela lau urte eskuratu zuen eserlekua mantentzea zuen helburu, baina, azkenean, PSErentzat izan da.

Ziarretak onartu du, emaitzak ez direla onak izan ez EArentzat ez “euskal nazionalismoarentzat”. Eta esan du, hauteskundeak joan den ostegunean izan balira, alegia, Isaias Carrasco PSEko zinegotzi ohiaren kontrako atentatuaren aurretik ospatu izan balira, oso bestelakoak izango liratekeela emaitzak.

Alderdi subiranisten koalizioaren beharra nabarmendu du Aralarrek

Beren emaitzekin gustura agertu da Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea, hain zuen ere, duela 4 urtekoei eutsi dietelako. Hala ere, kezkatuta agertu daalderdi subiranisten emaitza orokorrek behera egin dutela iritzit; areago, alderdi subiranisten artean emaitzei eusten dien bakarra Aralar dela nabarmendu du Abrilek.Dena den, kezka horretatik abiatuta gogoetarako deia egin die beste alderdi subiranistei, baldin eta erabakitze eskubidea gauzatzea nahi badute. Gogoeta horren ildoa indar subiranisten batasunaren beharra litzateke Abrilen iduriko; areago, ezinbesteko ikusten du halako koalizio bat sortzea erabakitze eskubidean aurrera egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.