Albistea entzun

politika

'Euskal Herria bakea bai. Erabakia bai' leloa osatu dute milaka herritarrek, EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek deituta

Herri kontsultaren aldeko ekimena egin dute Gernika-Lumon, Zornotzan, Durangon, Urkiolan, Legution eta Gasteizen. 20.000 lagun bildu direla diote antolatzaileek. Gasteizko ekitaldian bakea, erabaki eskubidea eta elkarrizketa politikoa aldarrikatu dituzte. "Inposaketa, indarkeria eta debekua" deitoratu dituzte.
Gaur EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek deituta Gernika-Lumon egin duten ekimena. /
Gaur EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek deituta Gernika-Lumon egin duten ekimena. / Busturialdeko Hitza

Berria -

2008ko urriak 25
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kontsulta egitekoa zen egunean, irudietako bat izan da gaur EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek erakutsi dutena EAEko hainbat herritan: =iEuskal Herria bakea bai. Erabakia bai=i leloa osatu dute milaka herritarrek, alderdi haiek deituta. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko herri kontsulta egitea galarazi izana salatu dute =iHitza hitz=i ekimenean. Bizkaian, Gernika-Lumon =iEuskal=i hitza osatu dute, Zornotzan =iHerria=i, Durangon =ibakea=i eta Urkiolako gainean =ibai=i. Araban, Legution =iErabakia=i eta Gasteizen =ibai=i. Ekimen bakoitzean, mila bat herritar bildu dira hitzaren gainean. Beste hainbat lagun ere elkartu da toki bakoitzean. Antolatzaileen arabera, 20.000 lagun izan dira: Gernika-Lumon 4.000, Zornotzan 3.000, Durangon 5.000, Urkiolan 3.500, Legution 4.000 eta Gasteizen 1.500. Gernika-Lumon ekin diote lehendabizi, 11:25ean. Gasteizkoa izan da azkena, 12:45etik. Hemen kolore gorri, berde eta txuriko aterkiak altxatu dituzte hitzaren gainean kokatuta zeuden lagunek, goiko helikoptero bidez argazkiak atera ahal izateko. Besteetan ere atera dituzte argazkiak. 13:00etan hasi da haien ekitaldi nagusia, Gasteizen, Foruen plazan. "Euskal Herriak erabakitzeko eta bakean eta aske normalizazio politikoa lortzeko duen ahalmena" aldarrikatu dute agirian. Honek hiru ardatz ditu: bakea, erabaki eskubidea eta elkarrizketa politikoa. "XXI. mendearen hasieran, printzipio demokratikoaren atarian ezinezkoa da aldebakartasunetik eta ukatzearen oinarritik eraikitako politika bat mantentzea, eta are gutxiago, legitimotasuna Espainiako eta Frantziako subiranotasunak soilik aldarrikatzen dueneanö. "Inposaketa, indarkeria eta debekua" gaitzetsi dituzte agirian, eta horiek gaur egun gizartean "ezartzen" direla azpimarratu dute. "Protagonista, baina, euskal gizartea da, eta hala izango da". Halaber, ETAri indarkeria uzteko exijitu diote. "Bakea zor digu ETAK", esan dute. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez irakurri dute agiria Gasteizko eta Nafarroako lau parlamentarik. Gasteizko ekitaldian izan da Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere -Xabier Agirre, Jose Luis Bilbao eta Markel Olano, hurrenez hurren-.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zazpi alkateak, gaur goizeko agerraldian. ©EH BILDU

EH Bilduko alkateek txosten bat eskatuko dute Ingurumen Administrazioko Legeak udalen eskumenetan izango duen eraginaz

Jone Arruabarrena

EAJ eta PSEri leporatu diete «demokraziaren kontrako erasoa» dela legeari egin nahi dioten aldaketa, eta udalen eskumenak urratzea dakarrela. Hamabost eguneko epean txostena aurkezteko galdegin diote EUDELi.

Bernat Etxepare lizeoko ikasleen protesta, Oier Oaren alde ©Guillaume Fauveau

Oier Oari ez diote lurralde debekua kenduko, eta familiatik banatua segitu beharko du

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur eman du erabakia Parisko Zigor Auzitegiak. Otsailean epaituko dute, Baionan, lurralde debekua urratzea leporatuta.

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Liz├│n / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa ┬źagortuta┬╗ dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

┬źGure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea┬╗

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn ┬źezkerreko alternatiba sendo bat┬╗ osatu behar dela nabarmendu dute berriro, ┬źNafarroan egin denaren antzera┬╗.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.