Selekzioaren inguruko auzia

Egibar: "Euskadi eta Euskal Herria gauza bera dira"

Hori dela eta, futboleko euskal selekzioaren inguruan sortu den eztabaida "antzua" dela iritzi dio EAJko buruzagiak.

2008ko azaroaren 15a
16:55
Entzun
Joseba Egibar EAJren GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariak ez dio funtsik ikusten futboleko euskal selekzioaren izenaren inguruan sortu den ika-mikari. Egibarren iduriko Euskadi eta Euskal Herria gauza bera dira, eta, ondorioz, egunotan lehertu den eztabaida "antzua" da.

"Euskal Herrian herrialde kontzeptu bat da, soziologikoa, kulturala, linguistikoa, baina kontzeptu politikoa Euskadi da. Zazpiak bat politikoa Euskadi da", adierazi du. Hala ere, onartu du alde horretatik hainbat amore-emate politiko egin direla azken urteetan.

Ezker abertzaleak gai horren inguruan duen jarrera ere aipatu du Egibarrek, eta ironikoki esan du nahiago lukeela ETAk batzar bat egitea erakundea desegiteko ez ezik, izena aldateko eta Euskadi Ta Askatasunaren ordez Euskal Herria Ta Askatasuna jartzeko.

Nolanahi ere, eztabaida gainditzeko eta partida jokatzeko itxaropena agertu du EAJ buruzagiak, eta herritarrak ezin direla halako eztabaidekin nahastu erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.