ERREAKZIOAK. Aznar: "Major Orejak piztu zuen konstituzionalismoaren suzia, abertzaleei aurre eginda"

2009ko maiatzaren 5a
15:45
Entzun
Jose Maria Aznar (Espainiako Gobernuko presidente ohia, PP)

"Abertzaleak demokratikoki boteretik kentzeko suzia Jaime Mayor Orejak piztu zuen bere garaian [Eusko Legebiltzarrerako 2001eko hauteskundeetan], Nicolas Redondo Terrerosekin batera. Haiek piztu zuten Euskal Herrian konstituzionalismoaren suzia, abertzaleei aurre eginda. Ordaindu ezin den lana egin zuen Major Orejak".

UPN

"Demokrazian sinesten dugunontzat egun garrantzitsua da gaurkoa. [Espainiako] Konstituzioaren alde dauden indarren artean borondatea izan dute akordioa lortzeko. ETAri aurre egitean eta biktimei elkartasuna adieraztean bat egiten dugu Patxi Lopezekin".

PSN

"Patxi Lopezekin Euskadiren eta Nafarroaren arteko harremanak hobetu egingo dira, eta horrek herritarren ongizaterako balioko du. Bi erkidegook elkarren arteko errespetua izan behar dugu. Jaurlaritzako aldaketa historikoa da, eta normaltasun demokratikoz gauzatuko da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.