BESTELAKO ERREAKZIOAK.

2009ko ekainaren 19a
16:45
Entzun
Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia)

"Ekintza armatuek ez garamatzate inora. Lorpen sindikaletan eta politikoetan aurrera egiteko nahitaezkoa da borroka zibil eta demokratikoen bidez sostenguak handitzea".

CCOO

"ETAk tankera honetako ekintza bortitzen alferrekotasunaren inguruan gogoeta egin beharko luke, frustrazioa, samina eta gizarte arbuioa eragiten baitute soilik eta ez dutelako inongo helbururik galdegiteko balio".

UGT

"Segurtasun indarrek gure segurtasuna eta askatasuna bermatzeko lan egiten dute, eta terrorismoaren presio zentzugabea pairatzen dute".

Confebask (EAEko enpresaburuen elkartea)

"Gizartea horrenbeste mehatxurekin, bortizkeriarekin eta fanatismorekin aspertuta dago eta, hortaz, lehenbailehen ETA eta terrorismoa desagertzeko eskatzen dugu".

Udalbiltza

"Gaurko atentatua, Euskal Herria, demokrazia, bakea eta normalizazio politikoaren aurkako atentatua izan da".

Lokarri

"Ezker abertzalearen interpelazioak egoera alda dezake eta bortizkeriarekin amaitzeko ETAk behin-betiko urratsa eman dezan ekar dezake".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.