EAJ ere joango da biharko manifestaziora

2009ko urriaren 16a
14:18
Entzun
EAJk goizean jakinarazi du bihar bera ere izango dela euskal sindikatuek deitu duten manifestazioan. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk antolatu dute ekimena, astearteko polizia operazioa salatzeko, eta Donostian izango da, 17:00etan, Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat lelopean; Antigua auzoan hasiko da.

EAJko dio Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko presidente jeltzaleak izango direla manifestazioan bere ordezkariak. Hots, IƱaki Gerenabarrena (Araba), Andoni Ortuzar (Bizkaia), Joseba Egibar (Gipuzkoa), Jose Angel Agirrebengoa (Nafarroa) eta Txaro Goikolea (Iparraldea). Ohar baten bidez jakinarazi du berria, eta ez du baloraziorik egin.

Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, AAMk, Udalbiltzak eta Lokarrik ere bat egin dute deialdiarekin, atzo iragarri zutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.