Lopezen iritziz, "bake eta askatasunaren bidean aurrerapausoak dira atxiloketak"

2009ko azaroaren 24a
16:04
Entzun
Gaur goizetik hasita Hego Euskal Herriko hainbat tokitan egindako atxiloketak "bake eta askatasunaren bidean aurrerapausoak dira", Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan.

"Terrorismoari eta ETAri babesa eta indarra kentzea dakarren guztiak, Eusko Jaurlaritzaren baloraketa positiboa izango du", nabarmendu du Lopezek. Gaineratu du "ezker abertzaleak politika egiteko duen modu bakarra ETArekin haustea" dela.

Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak gaineratu du "itxura guztien arabera, legez kanpoko erakunde baten zuzendaritzaren eta haren finantzazioaren aurkako operazio garrantzitsua" dela bart egin dutena.

Zorionak eman dizkie Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Espainiako Justiziari. "Lan eraginkorra egiten dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.