Guardia Zibilak Ainara Bakedano atxilotu du gaur goizean Madrilen, lehengo astean euskal gazteen aurka egindako polizia operazioarekin lotuta. Orduan saiatu ziren hura atzematen, Iruñerrian, baina gaztea ez zegoen etxean. Gaur bere kabuz joan da Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta han atxilotu dute. Orain inkomunikatua daukate.
Ruben Sanz eta Miguel Fernandez ere aurkeztu dira auzitegian, baina ez dituzte atxilotu. Bihar goizerako hitzordua jarri diete.
Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak =l35 gazte atzeman==http://www.berria.info/albisteak/37571/ATXILOTU_ZERRENDA.htm=l zituzten lehengo astean -34 asteartean eta bat larunbatean-, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. Haietatik =l31 kartzelara==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-29/010/005/Atxilotutako_35_gazteetatik_31_espetxera_bidali_ditu_Marlaskak.htm=l bidali zituen epaileak, Segi gazte erakundekoak direlakoan "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Beste laurak baldintzapean utzi zituen libre.
Larunbatean =lmilaka lagunek salatu==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-29/010/009/Gazteen_eskubideak_delitu_bilakatu_dituztela_salatu_du_jendetzak_Bilbon.htm=l zuten gazte independentisten aurkako sarekada, Bilbon egindako manifestazioan.
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.