Albistea entzun

politika

Seberiano Ormaza ANVko kide historikoa hil da

Alderdiko Batzorde Historikoko buru zen 2002tik.
Seberiano Ormaza 2004an Legution, mikrofonoaren aurrean, ANVren Albertia Egunean.
Seberiano Ormaza 2004an Legution, mikrofonoaren aurrean, ANVren Albertia Egunean. / Argazki Press

Berria -

2010eko otsailak 9
Seberiano Ormaza Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdiko kide historikoa hil gaur, Bermeon (Bizkaia), =lBusturialdekohitza.info==http://www.busturialdekohitza.info/azala.php=l-k dioenez. Alderdiko Batzorde Historikoko buru zen 2002az geroztik -=l2007ko urriko Kongresuan==http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2007-10-28/010/007/EAE-ANVk_eraikuntza_nazionala_du_helburu_źilegalizazio_mehatxuen╗_gainetik._XI._Kongresua_egin_du_Barakaldon_eta_Espainiako_hauteskundeetan_izateko_asmoa_berretsi_du.htm=l hautatu zuten azkeneko aldiz horrako-. 2007ko udal hauteskundeetan ANVko zerrendetan aurkeztu zen Bermeon. Urte bereko irailean omenaldia egin zioten herrian. "=iGizon askeak Aberri askeentzat=i da ANVren nortasuna agertzen duen lema", zioen Ormazak 1984an =lArgia==http://www.argia.com/argia-astekaria/1002/seber-ormaza-geure-neurriko-sozialismoa-behar=l-k elkarrizketa egin zionean. Haren beste esan batzuk: "Euskal Herrian geure kultura dugu, eta sozialismo bat egin behar badugu geure mailarako egin behar dugu", "[Espainiako] gerra izan ez balitz asko zabalduko zen gure alderdia, langileak guregana etorriko baitziren", "esan izan da ANV Euzko Alderdi Jeltzaletik sortu zela eta ez da hori egia", "gure etxean betidanik izan gara abertzaleak eta 'Eusko Lurra' oso inportantea izan zen niretzat", "1930. urtean sortua da Eusko Abertzale Ekintza (...) 1930etik autodeterminazioa sartua du bere programan. Euskal Herriak bere buruaren jabe izan behar duela erabat ikusten duzu ANV alderdi sozialista eta indepententista dela", "nor da orduan hemen terrorista? Euskal Herriaren kontra ari dena, eta hori Espainiako Gobernua da. Orain dela ehun eta berrogeitamar urtetik orain arte. 'Pakea' esaten dute, eta guk ere nahi dugu, baina askatasuna ere nahi dugu, eta preso eta exilatu guztiak etxeratzea. Hori gabe ezin da. Kontra egiten badigute guk ere kontra segiko dugu". Bihar egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Bermeon.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...