Elkarlanerako eskaintza egin dio EAJk "abertzaletasun demokratikoari"

2010eko apirilaren 4a
09:56
Entzun
Bilboko Plaza Barrian ospatu zuen EAJk Aberri Eguna, IƱigo Urkullu EBB Euskadi Buru Batzarreko presidentea hizlari nagusi zela. Frankismoaren ondoren EAJk oposizioan ospatzen duen aurreneko Aberri Eguna iza zen atzokoa, eta horrek izan zuen islarik Urkulluren hitzaldian. Izan ere, "abertzaletasunaren atomizazioari" egotzi zion "PSE-PP estrategiaren" arrakasta, eta abertzaleak botere guneetatik kanpo egotea. Ildo horretatik, "abertzaletasun demokratikoari" elkarlanerako eskaintza egin zion "bide propioa" egiteko eta egungo egoerari buelta emateko. "Euskadi nazioa" delaeta etorkizuna euskal herritarrek erabaki behar dutela aldarrikatzeko prest agertu zen buruzagi jeltzalea.

Bestalde, ETAk atzo plazaratutako agiriak erakunde armatuak betiko dinamikari eusten diola adierazten du Urkulluren arabera, eta alderdi abertzale "demokratikoei" dei egin zien inguru horretatik zabaltzen diren mezuekin "ez liluratzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.