futbola

Realak lau urterako fitxatu du Joseba Llorente

Asteartean aurkeztuko du.

2010eko ekainaren 18a
12:26
Entzun
Realak gaur baieztatu du Joseba Llorente (Hondarribia, 1979) aurrelaria fitxatu duela, eta lau urteko kontratua egingo diola jakinarazi du. Asteartean aurkeztuko dute Donostian, Anoeta estadioan.

Realak 2,3-3 milioi euro ordaindu dizkio Vila-reali. Llorentek 24 gol sartu ditu 52 partidatan Vila-realen.

Realeko harrobiko jokalaria da, eta lehen taldean jokatuta dago. Ondoren, Vila-realera joan aurretik, Eibarren (2003-2005; 19 gol) eta Valladoliden (2005-2008; 29 gol) aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.