Bere dimisioa inork ez duela eskatu esan du Puigcercosek

2010eko azaroaren 29a
16:02
Entzun
ERCren atzoko porrotaren ondoren (11 legebiltzarkide galdu ditu), Joan Puigcercos alderdiko presidenteak gaur aitortu du hutsegiteak egin dituztela eta, ustez bere lidergoa ezbaian ez dagoen arren, "bide orri berri bat" lantzen hasi direla esan du. Bide orri hori abenduaren 18an aurkeztuko dute eta, Puigcercosek aurreratu duenez, alderdiaren zuzendaritza eta alderdia bera beste independentista batzuei ireki beharko zaie, "une honetan alderditik kanpora daudenei".

Goizean bildu da ERCko zuzendaritza, eta ondoren egin duen agerraldian presidenteak adierazi du emaitza "txarrak" direla eurenak eta sakonean aztertu behar direla. "Garbi dago ez dugula lana ondo egin; kontrakoa, hutsegiteak egin ditugu". Hala ere, jakinarazi du goizeko bileran inork ez duela bere dimisioa eskatu, ezta Joan Ridao idazkari nagusiarena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.