Albistea entzun

gizartea

Txus Congil hil da

Askagintza elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Gaixorik zegoen duela bi urtetik. Gaur goizean zendu da, Etxarri Aranatzen. 58 urte zituen.
Txus Congil.
Txus Congil.

Berria -

2011ko otsailak 14
Txus Congil Askagintza droga mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko elkarteko kidea hil da gaur goizean, Etxarri Aranatzen, gaixotasun baten ondorioz. 58 urte zituen. Bi urte baino gehiago egon da gaixorik. Askagintzaren sortzaileetako bat izan zen. Hezitzailea zen, eta, besteak beste, Hernaniko udal teknikari lanetan jardundakoa. Hernanikoa bertakoa zen. "Alkohola, tabakoa eta botikak araututa daude, baina guk arazo pertsonal edota sozial bat baldin badugu, ez du legeriak soilik konponduko. Egun daukagun sistema zigortzaileak, lagundu baino gehiago, oztopatu egin du droga mendekotasunaren aurka egin den lana", zioen duela urte batzuk elkarrizketa batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna