Espainiako Justiziak legez kanpo edo baliogabe utzitako alderdi edo koalizioak

2011ko maiatzaren 5a
23:06
Entzun

2002an Espainiako Alderdien Legea onartu zuen Kongresuak, PPk eta PSOEk sustatuta. Orduko ekainaren 27an jarri zuten martxan. Lege hura oinarri hartuta, legez kanpo edo baliogabe utzitako alderdi edo koalizio politikoak:

- 2003. Batasuna, HB eta EH. Estrasburgoko Auzitegiak 2009an ontzat jo zuen Espainiako Justiziaren erabakia.

- 2003. AuB eta herri platafomak. Udal eta foru hauteskundeak izan ziren orduan.

- 2004. Herritarren Zerrenda. Europako hauteskundeak.

- 2005. Aukera Guztiak. Eusko Legebiltzarrerako bozak.

- 2007. EAE-ANV (udal hautagaitza erdiak eta batzar nagusietako ia den-denak) eta ASB. Udal eta foru hauteskundeak. Gorenak 2008an legez kanpo utzi zuen ANV.

- 2009. D3M eta Askatasuna. Eusko Legebiltzarrerako bozak.

- 2011. Sortu ez zuen erregistratu Gorenak. Konstituzionalak erabakia hartzeke du.

- 2011. Bilduren (EA, Alternatiba, independenteak) 254 zerrendak baliogabe jo zituen igandean Gorenak. Konstituzionalak gaur hartuko du erabakia. Udal eta foru hauteskundeak.

Hauteskundeetan aurrera egin zutenak

- 2005. EHAK. Eusko Legebiltzarrerako bozak. Gorenak 2008an legetik at jarri zuen.

- 2007. ANV (udal hautagaitza erdiak eta batzar nagusietako barruti bakarra). Udal eta foru hauteskundeak. Gorenak 2008an legez kanpo utzi zuen ANV.

- 2009. Iniciativa Internacionalista (Espainiako Estatuko hautagaitza; ezker abertzaleak haren aldeko botoa eskatu zuen). Europako hauteskundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.