Aintzane Ezenarro: "Bake prozesua eta normalizazioa atzeraezinak egiteko ardura du Bilduk"

2011ko maiatzaren 23a
11:14
Entzun

Aintzane Ezenarro Aralarreko kideak onartu egin du Bildu izan dela hauteskundeetako irabazlea, eta jaso dituen emaitzekin bake prozesua eta normalizazioa atzeraezinak egiteko ardura duela esan du. Tolerantziaren kultura bultzatzeko eskatu dio, eta "jarrera antidemokratikoak" aldatzera deitu du. "Guk beti esan dugu egiteko gauza asko daudela egiteko. Gustatuko litzaiguke atzeraezina den bake prozesu baten aurrean egotea; oraingo honetan bai. Izan ere, porrot egin duten beste hiru ezagutu ditugu. Eta Bilduren gorakadak horretan lagundu badezake, ongi-etorria izan dadila", esan du Radio Euskadik egindako adierazpenetan. Aralarrek hori bermatu beharko lukeela esan du, eta oraindik apustu garbia egitea falta dela gaineratu du. "Herri honetan kultura politiko berria behar da, ezberdin pentsatzen dugunon arteko harremanetan". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.