Euskal Herriko mugak errespetatzen ez dituzten hautesbarrutiak

2012ko ekainaren 10a
20:31
Entzun

AInhoa Arano

Ipar Euskal Herria hiru hautesbarrutitan dago banatuta. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako biztanleek Pirinio Atlantikoetako 4, 5 eta 6. hauteskunde barrutietan bozkatuko dute gaur. Guztira 40 hautagai aurkeztu dira, 2007ko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Barrutikako banaketak, baina, ez dauka zerikusirik herrialde historikoekin. Laugarren barrutiak adibidez, Lapurdiko herri batzuk, Nafarroa Behereko gehienak, Zuberoako guztiak eta Biarnoko zati handi bat hartzen ditu bere barnean. Bosgarrenak Lapurdiko zati bat eta Nafarroa Behereko beste bat dauzka. Seigarrenak Lapurdiko beste zati bat.

Orain hilabete, Frantziako presidentetzarako bozak egin ziren eta François Hollande alderdi sozialistako hautagaiak irabazi zuen. Apirilaren 22an egin zuten hauteskundeetako lehen itzulia, hamar hautagairen artean. François Hollande eta Nicolas Sarkozy UMPkoa pasatu ziren bigarrengora. Maiatzaren 6an izan zen bigarren buelta, eta Hollande nagusitu zen, botoen %51,6 lortuta. Iparraldean alde handiagoz nagusitu zen Hollande; PSkoak botoen %28 jaso zituen, eta UMPkoak %27,2. Hiriburuetan: Hollande Baionan eta Maulen aurrena, eta Sarkozy Donibane Garazin. Bayrouk emaitza onak lortu ditu Nafarroa Beherean eta Zuberoan —adibidez, Barkoxen garaile—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.