Gizartea

Etxea ordainetan emateko lehen epaiketa egin dute Gipuzkoan

Erretiroa hartua dago Iñaki Gonzalez donostiarra, eta ezin izan du ordaindu 2008an erosi zuen lokal baten hipoteka; orain, berriz, etxetik bota nahi dute. Kutxaren arabera, lokala eman arren, hipotekaren 12.000 euro zor ditu. Beste 23.000 euro ere eskatzen dizkiote interesen eta epaiketaren kostuengatik.

ainara arratibel gascon
2012ko urriaren 30a
16:37
Entzun

Epaileak hogei egun barru jakinararaziko du erabakia. Baina Gonzalez baikor da. "Prest nago borrokan jarraitzeko", esan du. Gainera, kexu azaldu da arduradun politikoekin. "Bada garaia gai honi heltzeko. Behar ekonomikoak dituztenek eta etxetik botako dituztenek behar dute erreskate plan bat, ez banketxeek".

Ahozko epaiketan Gonzalezen abokatuak salatu du Kutxaren esku dagoela orain lokala eta enkatean 68.000 euroan bereganatu bazuen ere orain 119.000 euroan duela salgai. "Horrekin guztiarekin zorra aski kitatua egon beharko luke". Kutxako ordezkariek, berriz, ukatu egin dute lokala salgai dagoela. Gainera, adierazi dute negozioa Gonzalezek egin nahi zuela, lokal hori erosi eta etxebizitza bihurtuz. Horrenbestez, Gonzalez etxetik botatzeko prozedurarekin aurrera jarraitzeko eskatu dute.

Stop Kaleratzeak elkartearen babesa jaso du Gonzalezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.