Maiatzaz geroztik 126 familiak eskatu dute Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza laguntza

2012ko azaroaren 9a
03:05
Entzun

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak joan den maiatzean Hipoteka-Bitartekaritza lana hasi zuenetik 126 familiak eskatu dutela laguntza. 36 kasu itxi dira, eta 21ek akordioa lortu dute, Mendiaren hitzetan. Akordioa lortutako kasuetan "oso egoera larria" pairatzen ari zirela azaldu du bozeramaileak.

"Inor ohiko etxebizitza ordaindu ezinik baldin badabil, dena delako finantza etxera jotzen dute zerbitzuko langileek, eta bitartekari lana egiten dute harekiko zorra ahalik eta baldintzairk onenetan kitatu ahal izan dezan", azaldu du Mendiak.

Hipoteka-Bitartekaritzara jo duten pertsonen ia %8 etxea galdu eta utzi behar izateko arriskuan zeuden, gehienek berme errenta soilik jasotzen zuten eta gehienak bikoteak ziren.

Bitartekaritza zerbitzuaren laguntza jaso ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

- Etxebizitzaren jabeak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egon behar du.

- Etxebitzitzak izan behar du jabe horrek duen bakarra eta ohikoa.

- Etxebizitzak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar du.

- Eroste prezioak 350.000 euro baino gutxiagokoa izan behar du.

- Jabeak bi gauza egiaztatu behar ditu: ezin duela ohikoa duen etxebizitza hori ordiandu eta arrazoia ezin zaiola, zuzenean, familia horri berari egotzi.

- Familiaren eta finantza etxearen artean behin behintzat saiatu direla negozitzen baina huts egin dutela.

- Oraindik ez dela etxea utzarazteko prozedura judiziala hasi.

Hori egiaztatu ostean, aukera bat baino gehiago daudela azaltzen du Eusko Jaurlaritzak: kredituak berriro negoziatzea, hipoteka maileguak itzultzeko eguna atzeratzea; interes tipoa jaistea; kita bat onartzea; titulu mota aldatzea; edo ordainetan etxebizitza ematea.

Eusko Jaurlaritzak atzerapen proposamena luzatuko die banketxeei, ondorengoa eskatuz: 

- Lanik gabe dauden bitartean jabeek beren etxebizitza erabiltzeko eskubidea edukitzen jarraitzeko.

- Banketxeek ere ez lukete ezer galduko, jabeek ordaindu beharko lituzketelako komunitate gastuak, zerga kontribuzioak eta etxebizitzaren balorea bermatzeko beharrezko aseguruak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.