Azaroak 25

Genero indarkeriaren kontra "egiturazko neurri berritzaileak" eskatu ditu Bilgune Feministak

Krisi ekonomikoaren ondorioz izan diren "lan eta gizarte eskubideen murrizketak" direla-eta emakumeen aurkako indarkeria areagotu besterik ez dela egin salatu du Bilgune Feministak. Hori dela eta, azaroaren 25ean, igandean, kalera irteteko deia egin du. Bestalde, Bilboko Udalak andreentzat arriskutsuak diren guneekin mapa bat osatu du.

ainara arratibel gascon
2012ko azaroaren 20a
18:23
Entzun

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da igandean, eta, egun horri begira, eskari argia egin die erakundeei Bilgune Feministak: aldaketa errealak egiteko. "Ez ditugu behar azaleko erreformak, ezta lege hutsalak ere. Are gutxiago emakumeok menpekoago egingo gaituen erreforma planik", salatu du Joana Aurrekoetxeak. Hartzen diren neurrietan mugimendu feminista kontuan hartzeko eskatu du Aurrekoetxeak.

Bilgune Feministak kezka azaldu du krisi ekonomikoaren ondorioz ezartzen ari den "eredu neoliberal patriarkalarekin". "Eredu horrek beharrezkoa du mailaketa hierarkikoa, eta hierarkia hori mantentzeko ezinbestekoa da indarkeriaren erabilera", gororarazi du Aurrekoetxeak. Asteburuan Euskal Herri osoan egingo diren protestetan parte hartzera dei egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.