euskal herria

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Txillardegi zenari

Bilduk, EAJk eta PSE-EEk alde bozkatuko dute biharko udalbatzarrean; PPk, aurka. Beste lau omendu ere izango dira.

2012ko abenduaren 19a
17:00
Entzun

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina emango dio Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari, urtarrilean. Hala erabakiko du bihar udalbatzarrak, Bildu, EAJ eta PSE-EEren botoekin. PPk iragarri du aurka azalduko dela, Txillardegi ETAren sortzaileetakoa izan zela argudiatuta. "Izendapenak izaera politikoa du", esan du Ramon Gomez PPko zinegotziak.

PSE-EEk dio Txillardegi zenari udalak domina ez diola emango haren "ideologia politikoagatik, baizik eta idazlea eta euskararen mundura lotutako laguna izan zelako". 

Aurtengo urtarrilaren 14an hil zen Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea, Donostian, etxean, 82 urte zituela.

Hari ez ezik, Jaime Caballero igerilariari, Enkarni Genua eta Manolo Gomezen txotxongilo taldeari, Luisa Etxenike idazleari eta Donostiako Ospitaleko Neonatologia unitateari ere emango die udalak Hiritar Merezimenduaren Domina. Ekitaldia San Sebastian bezperan izango da —urtarrilaren 19an—, udalbatzarren aretoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.