Eusko dirua

Eusko dirua gaur hasi dira erabiltzen

Ipar Euskal Herriko tokiko dirua hainbat aldagunetan eskura daiteke jada. [Youtube]http://youtu.be/mC1SC1Fia74[/Youtube]

2013ko urtarrilaren 31
12:47
Entzun

Goiz honetan jarri da zirkulazioan eusko tokiko diru “euskaldun, ekologiko eta solidarioa”. Dagoeneko 600 lagun Euskal Moneta elkarteko kide egin dira. Horiek gaur izango dute lehen euskoak eskuratu eta erabiltzeko aukera.

Euroak euskoen kontra trukatzeko hainbat aldagune izanen dira hemendik aitzina, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako hainbat tokitan. 600 lagunek eta 190 profesionalek bat egin dute zirkuitu laburreko trukaketak sustatuko dituen diruarekin.

Euskoa Ipar Euskal Herri osoan zenbait profesionalekin erabiltzen ahalko den tokiko dirua da. Hiru zutabe ditu: soziala, ekologia eta euskara. Tokiko garapena sustatuko duen “zirkuitu laburrean” mugituko da. Erabiliko duten profesionalek tokikoak izan beharko dute, eta euskararen alde indarrak egin beharko dituzte: euskara AEKn ikasi eta informazioa euskaraz eskaini. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.