gizartea

Argentinako eredua PPren egoitzaren aurrera

Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkarteak 'escrache' motako protesta iragarri du biharko, PPren Bilboko egoitzaren aurrean. Ekintzak 1995ean du jatorria, Argentinan. Bideoa: 2006an Videlari egindako 'escrache'-a. [YouTube]http://youtu.be/26Nx7SVKTb0[/YouTube]

Maite Alustiza.
2013ko apirilaren 4a
09:31
Entzun

Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkarteak itsasoz bestaldera begiratu du hurrengo mobilizazioak prestatzeko orduan. Oraingo honetan, PPk etxe kaleratzeen gaineko legediaren eztabaidan duen jarrera salatzea izango dute xede — Hipotekek Eragindakoen Plataformak prestatua du etxegabetzeak geldiarazteko eta baliogabetzeko alegazio dokumentua—. Bide batez, Antonio Basagoitiren aurka egiteko ere baliatuko dute aukera, esateagatik etxegabetzeen kontra agerraldiak egiten dituztenak "ETAren mundukoek egiten zuten modu bertsuan" manifestatzen direla.

Argentinan du jatorria escrache hitzak, 1995. urtean. Han, elkarretaratze baketsuak egiten hasi ziren pertsona publikoek egindako edo esandakoen aurka, haien etxebizitzen edo lantokien aurrean. Presioa edo iritzi publikoa ezagutaraztea zuten helburu. Garai hartan, diktadurarekin loturaren bat zutenen etxe atarian biltzen ziren. "Justiziarik ez badago, escrache-a dago". Hala zioten ustez diktaduran milaka herritarren desagertzearen erantzule izan zirenen aurrean.

Escrache-a ez da, baina, elkarretaratze soil bat. Argentinan egindako ekintzetan ikusten da hori: kale antzerkiak, pintaketak, pankartak, arranparrilak eta manifestazioak egin dituzte ministro, presidente eta bankuko zuzendarien kontra.

Gerora, Txilera ere heldu zen mugimendua; han funa izena eman zioten; Perun, berriz, roche. Uruguain escrache erabiltzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.