Zer den

2013ko ekainaren 18a
19:28
Entzun

Zer den


BERRIAren estilo liburu digitalean sartzerakoan, BERRIA idaztean —eta irakurtzean— izan ohi diren hainbat arazo seinalatu, eta konponbide praktikoak biltzen ditu, etengabe bildu ere. Erraz eta erakargarri komunikatzeko bidea zelaitzea da gomendio guztien helburua, eta kazetaritzarako euskara estandar egoki bat osatzea, nonahiko euskaldunontzako modukoa.


Kazetaritzako idazkuntzari buruzko informazioa dago, atal hauetan banaturik:


  Deontologia: BERRIAko kazetariek bete beharreko oinarri dentologiko nagusiak daude jasota.
  Informazio genero eta elementuak: Informazioaren ikuspegia, generoen ezaugarriak eta informazio elementuen azterketa.


  Idazkuntza: Komunikazio argi eta erakargarria lortzeko hainbat baliabide bildu nahian, atal honetan hizkuntz ereduaz mintzo gara, estiloaz, testuaren egituraz, esaldiaren antolamenduaz eta puntuazioaz.


  Internet: Horra hor sareko idazkeraren berezitasunak, labur-labur.


  Ortotipografia: Kazetarien zalantza nagusiaen argigarriak, kontuan izanik zein diren letra larri eta xeheei, maiuskula txikiari, letra etzanari, zenbakien idazkerari eta besteri dagokienez maizenik sortzen diren nahasteak.


  Onomastika: Atal honetan, oinarrizko irizpideak daude izen bereziak idazteko: pertsona izenak, erakundeak, talde artistikoak, mahai inguruak eta hitzaldiak, kirol taldeak eta probak, zinema eta literatura lanak, eta abar.


  Munduko herrialdeak: Informazio luze eta zabala dago munduko estatu guztiei eta estaturik gabeko hainbat naziori buruz, mapa eta guzti. Herrialde, hiri edo eskualde bati euskaraz nola esaten den ez badakizu, galdetu erdaraz, eta hortxe agertuko da euskarazko izena.


  Euskal Herriko herri izendegia: Euskal Herriko udalerri eta herriak, herritar izenak, hainbat eta hainbat auzo, mendi, mendate... denak ere erdaratik abiaturik erraz aurkitzeko moduan jarriak.


  Hiztegia: Mota askotako zalantzak argitzeko erabilgarria: ortografiari buruzko dudak eta neologismoen grafia ez ezik, morfosintaxi eta fraseologia gaiak ere daude atal honetan.


  Bibliografia: Gai hauetan sakontzen segitu nahi duenak hemen aurkituko nora jo.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.