EBren erabakiak ontziolen sektorea hiltzorian utz dezakeela ohartarazi dute langileek

2013ko uztailaren 11
13:37
Entzun

Ontzioletako sektoreko langileek manifestazioa egin dute gaur goizean. 11:30ean abiatu dira Sestaotik, eta Santurtziraino joan dira. 13:00 inguruan heldu dira manifestaldi amaierara. Milaka lagun elkartu dira protestan, eta, besteak beste, EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburuk eta PSEko Bizkaiko idazkari nagusi Jose Antonio Pastorrek egin dute bat martxarekin.

Ohartarazi dute sistema horren bidez ontziolek ordaindu ez zuten dirua orain pagatu behar izanez gero sektorea hiltzorian gera daitekeela.

IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehia komisarioarekin bilduta daude, Tax lease sistemaren bidez ontziolek ogasunei pagatu ez zizkieten 2.000 milioi euro ez ordaindu behar izatea eskatzeko.

Protestan, langileek kezka agertu dute sektorearen etorkizunaren inguruan, eta Almunia eta Europako Batasunaren kontra egin dute oihu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.