Lujanbio eta Arzallus, buruz burukoan

2009ko finaleko buruz burukoa errepikatu da. Hamar bertso puntuagarri kantatu dituzte. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2001/[/berriatb]

2013ko abenduaren 15a
15:10
Entzun

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean aritu dira aurrena, eta hiruna bertso bota dituzte zortziko txikian gero. Kartzelako saioa izango da gero.

Gogoz ekin diote bertsolari eta zaleek arratsaldeko saioari. Tratu txarrak, eskea eta hiesa izan dituzte hizpide, besteak beste, eta puntutan ederki aritu dira Iturriaga eta Colina.

Bakarkakoan, Mendiluzek etorkin baten rolean sartuta botatako bertsoek txaloa aterarazi diete ikusleei. Ez zuen gai erraza Iturriagak (aita atentatuan hil zuten, eta, lehen aldiz, alderdi guztiak daude haren omenean), baina zaleen gustukoak izan dira haren bertsoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.