EAE-ko hauteskundeak

"Demokrata bada" Gorenaren erabakia onartzeko eskatu dio PSOEk Ibarretxeri

2005eko martxoaren 26a
14:28
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak AG Aukera Guztiak-en inguruan hartzen duen erabakia onartzeko galdegin dio Jose Blanco PSOEko Antolaketa idazkariak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari; areago, "demokrata bada" derrigorrean ebazpen hori onetsi behar duela esan dio.

"Demokrata bada eta Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioekin bat egiten badu, onar ditzala tribunalen erabakiak eta ez ditzala hauteskunde interes hutsagatik botereak nahasi", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.