EUSKAL HERRIA

'Domeinuak.eus', '.eus' domeinua duen aurreneko webgunea

Bideo bat jarri dute sarean; informazio gehiago apirilaren 26an emango dutela jakinarazi dute. [Vimeo]http://vimeo.com/91715883[/Vimeo]

2014ko apirilaren 15a
13:43
Entzun

Sarean da jada .eus domeinua duen aurreneko webgunea: Domeinuak.eus. Sustatzaileek bideo bat sareratu dute bertan, eta jakinarazi apirilaren 26an emango dutela egitasmoaren inguruko informazio zabalagoa.

Iazko ekainaren 14an onartu zuen ICANNek .eus domeinua. Interneten euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen domeinu izateko aurkeztu zuten proiektua orain sei urte.

".eus domeinua euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako bitarteko bat gehiago izango da, Internet oinarri izango duena. Izen bat, ikur bat, sareen sarean euskara eta euskal kulturaren ikusgarritasuna eta bere komunitatearen aitorpena ekarriko duena", adierazi zuten elkarteko kideek proiektua aurkeztu zuten egunean.

Euskarak eta euskal kulturak lehen mailako domeinua lortu zuten (TLD, Top Level Domain). Bi eratako lehen mailako domeinuak daude, estatu kodeak eta orokorrak; .eus domeinu orokorra izango da, eta, orokorren barruan, hizkuntzari eta kulturari lotutako domeinu babestua. Mota horretako domeinuek komunitateak babesten dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.