ipar euskal herria

Eskuin muturretik jo du tximistak

Michelle Alliot Marie UMPko buruaren indarrak doi bat apaindu ditu datuak Ipar Euskal Herrian, lehen postuan ageri baita bozen %%22 eskuratuz Baionako barrutian. Baina Fronte Nazionala da bigarren indarra, bozen %14,79 lortu baititu Louis Aliot FNko hautagaiak.

Marien le Pen, zundaketen emaitzak ezagutu ondoren. /
Marien le Pen, zundaketen emaitzak ezagutu ondoren. / Yoan Valat/Efe

Aitor Renteria -

2014ko maiatzak 26

Iragarri bezala, abstentzioa da gaurko garailea Baionako barrutian. %44 gaindituz. Parte hartzea %55,76ekoa izan da. Frantziako lurrikara politikoak eragina ukan du Ipar Euskal Herrian eta Baionako barrutian, sozialistak hirugarren tokian ageri dira, 11.664 boz (%12,86) lortuz. Abantzu galdu du postu hori ere, Jose Bove Europe Ecologieko hautagaiak bozen %12,55 lortu dituelako, 11.382.  Bosgarren postuan dira UDI-Modemeko zentristak, bozen %11,62rekin. Jean Telletxea EAJko hautagaiak 6.784 boz eskuratu ditu, %7,48.

Ez dira Ipar Euskal Herriko emaitzak, Zuberoako aldea Olorueko barrutian aurkeztu baitu Prefeturak. Zenbakien argira, apalagoa izan da barruti horretan FNren inarrosaldia. PSk (%17.639 lehen postuari eusten dio barruti horretan, bigarren delarik UMP (%16,18). Hirugarren indarra da FN, bozen %15,90 lorturik, zentristen aitzinean (%14,30). Europe Ecologie da bosgarren indarra (bozen 11,37).

Euskal Herriko datu zehatzik ezean, Pirinio Atlantikoetakoak dira erreferentzia eta departamendu mailan, UMP da lehen indarra (41.332 boz, %18,8), bost mila bozez gaindituz Fronte Nazionala (36.355 boz, %16,53). Hirugarren indarra dira sozialistak (%15,57) eta laugarren zentristak. Europe Ecologiek 25.183 boz eskuratu ditu (%11,45).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna