Aurelia Arkotxa.
Maratila

Élisée Reclus 1

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Mijail Bakunin 1864ean gurutzatu zuen lehen aldiz Élisée Reclu(s)-k. 1865ean, Florentzian berriz ikusi ziren. 1868an biak Berne-n ziren Congrès de la Ligue de la Paix et de la Liberté-ko kongresuan. Élie anaiari izkiriatzen dion gutun batean kontatzen du Éliséek nola iragan zen batzarra (http://kropot.free.fr/Reclus-corr-t1.htm). Egun gatazkatsuak haiek. Bi talde, elkarren etsaiak, enfrentatu ziren. Alde batetik, Lemonnier, Chaudey, André Rousselle, Henri Ferrier, Castelar … Bestetik, Bakunin, Reclus, Rey, Zagorsky, Jaclard… Bost egun horien programa mamitsua zen, egun bakoitza bozketa batekin bururatzen zelarik. Aipatu ziren han «Armada iraunkorren gaia», «Gai soziala», «Erlijioaren gaia», «Gai federala» eta «Emaztearen gaia». Elisée Reclus laugarren egunean, gai federalaz zen mintzatu. Anaiari izkiriatzen dio: «Demostratu nuen, eta ene iduriz molde logikoan, chaubinisten patria zaharra, eta despotismoaren makinak diren probintzia feudalista, departamendua, soberakinezko zentralismoaren asmakuntzak diren oraingo arrondizamendua, kantonamendua eta komuna edo udalerria (commune) destruitu ondoan, indibiduo hutsa zela gelditzen eta azken honi dagokiola berak nahi duen bezala elkartzea. Hau da hau justizia ideala». Aipatzen duen egun hori, 1868ko irailaren 24a zen. Hor zuen Élisée Reclu(s)-k fronteraz bi aldeetako euskaldunen egoera aipatu, erranez : «Eta ene buruari egiten diot galde… si les Basques du nord des Pyrénées ne pourraient pas s'unir aux Basques espagnols?Au nom de quoi voudriez-vous les en empêcher?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.