santi leone
Maratila

Apokrifoa

2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Zapaterodes Talanteko erregeren hondar egunetan, Raxointzio Pilatosek enperadore ahalguztidunaren izenean manatzen zuelarik, Luisguindos Merkatu gure jaunaren Aingerua Espainiari ager zekion, eta erran zezan: salutatzen haut, Jauna dun hirekin, bedeinkatua hi herrialdeen artean.

Eta hura, Aingeruaren bisaia ikusirik, trubla zedin haren erranaren gainean, eta pentsatzen zuen zer izan litekeen salutatione hura.

Orduan diotsa Aingeruak: Espainia, eztunala beldurrik, eta horra, kontzebituren dun heure sabelean, eta erdiren haiz seme batez, eta deituren dun haren izena errezesiona. Hura izanen dun handi, eta regnaturen din Raxointzoren etxearen gainean, eta haren izenean eginen diren erreformek finik ez diten izanen.

Erran ziezaion orduan Espainiak Merkatuaren aingeruari, nola izanen da hori, murrizketak egiten hasi eta gupidarik ezagutzen ez dudanez geroz?

Eta ihardesten zuela Aingeruak erran zieazion, Finantza Saindua hire gainera ethorriren dun, eta halakotz hitarik sorturen den semea, krisiaren semea deituren dun, ezen ez dun deus inposiblerik merkatu librearen baitan.

Eta erran zezan Espainiak, hona Merkatuaren neskatoa, egin bitez nire baitan behar diren erreforma guziak.

Eta iragarpen horren bidez (paganoen hizkeran self-fulfilling prophecy ere deitua dena), konplituren da Standard&Poor's eta Moody's profeten errana, ezen eskribitua baita, zeinek aberastasun aunitz duen, hari are gehiago emanen zaio, baina egiaz erraten drauzuet, zeinek guti duen, hari duen guti hori ere kenduko zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.